Velites Crossfiteko eta Fitnesseko marka apurtzaileenetakoa eta sendoenetakoa da, bai Espainian, bai nazioartean.
Dhemenen ardura izan da Velitesen sokasaltorako soken sorta berria. Helburua argia zen: goi errendimendurako ahalik eta soka onena sortzea.
Veliteseko adituekin eta erabiltzaileekin elkarlanean, azken diseinuak konponbide berritzaileak eskaintzen ditu, ez bakarrik formetan, baita, batez ere, funtzionaltasunean, erabilera esperientzian eta eraginkortasunean ere.
Horri guztiari esker, emaitza hain harrigarria izan zenez, merkaturatzeko planteamendu erabat ezberdina behar zuen. Ameriketako Estatu Batuetako KICKSTARTER plataforma erabiltzea erabaki zen, finantzaketa kolektiborako nazioarteko programa bat sortzeko eta, horrela, merkatuaren interesa neurtzeko. Emaitza ezin hobea izan da: 550.000 euroko aldez aurreko salmentak lortu dira Kickstarter eta Indiegogo plataformen artean.
Dhemenek egin ditu produktuaren diseinua, markaren nortasuna eta Velitesen bilgarria.