Logotipo Dhemen

Dhemeni galdetu zioten ea zein izango litzatekeen ideala gertuko ur jardueretan, ingurumena errespetatuz, kutsadurarik gabe eta erabateko isiltasunean gozatzeko. Silennis, erantzun zuen.

Silennis jolasontzia da. Naturguneez gozatzeko modu berriei erantzuten die, bizitzeko eta sentitzeko modu berriekin era koherentean.

Motor elektrikoari esker isiltasunean nabigatzea; gure ubera, hegaztiak edo brisa entzutea… Sentsazio horiek handietsi egiten ditu erabilera esperientzia minimalistak. Erabiltzaile eta soslai mota guztientzako egokia da, aisialdia eta natura ulertzeko modu berri bati egokitutako sarrera eta erabilera konponbideei esker.

Red Dot Design Award eta Delta Design Award sariak jaso zituen. Dhemenk bere egin zuen proiektu bat da. Produktua ez ezik, nortasun bisuala, marka estrategia, posizionamendua eta dagozkion tresna komertzialak ere diseinatu eta garatu zituen. Nabarmentzekoa da Silennis jaio zenean propultsio elektrikoa ezezaguna zela gehienentzat, eta oso gutxi zabalduta zegoela. Horregatik, ariketa didaktiko eta estrategiko oso bat egin behar izan zen, gaur egun, inoiz baino gehiago, indarrean jarraitzen duen ariketa.

 

SILENNIS — RED DOT DESIGN AWARD WINNER

SILENNIS — DELTA DESIGN AWARD WINNER

Hurrengo proiektua