Aerodinamika da kontrolatu beharreko aldagai garrantzitsuenetakoa txirrindularitzaren moduko lehiaketa kirol batean. Haizearen kontrako erresistentzia da aurre egin beharreko faktore garrantzitsuena 25 km/h-ko abiaduratik gora.
Orbea marka historikoak berriro elkar hartu du Dhemenekin, R-10 kasko arrakastatsuaren bertsio aerodinamikoa egiteko. Dhemenek berak garatu zuen kasko hori Orbearentzat, duela zenbait urte. Kasu honetan erronka zen R-10 kaskoaren ezaugarriak jokaleku berri batera eramatea, non segundo milaren bakoitza garrantzitsua den eta guztiak laguntzen duen, baita xehetasun txikienak ere.
R-10 Aeroren abiapuntu izan ziren jatorrizko R-10 kaskoaren oinarrizko zenbait kontzeptu: ahalik eta bolumenik txikiena erabiltzailearen buruaren gainean; ahalik eta segurtasun eta babes handiena kolpeei eta erorikoei aurre egiteko; eta, horiez gain, ahalik eta aireztatze eta arintasun handienak. Kontzeptu horiek oinarri sendoa dira kaso berritzaile eta eraginkor bat egiteko, baina baita, era berean, erosoa eta segurua ere.
Diseinatzeko prozesuan alderantzizko ingeniaritza ariketa bat egin zen, R-10aren kasuan bezala: bolumenak aztertu ziren balizko erabiltzaile motaren garezurraren gainean, azterketak egin ziren haize tunelean, eta aztertu eta gurutzatu egin ziren ereduek sortutako datu guztiak.
Emaitza: izugarri ondo aireztatutako kaskoa, trinkoa, arina eta haizeari erresistentzia minimoa egiten diona. Horren erakusgarri da ez dutela bakarrik erabiltzen triatoilariek eta erlojuaren kontrako espezialistek, baita itzuli handietako txirrindulariek eta amateurrek ere, errendimendu aerodinamiko ezin hobea lortzeko asmoz.
Era berean, bere segmentuko kaskorik seguruenetakoa da. MIPSĀ® teknologia da: marruskadura gutxiko geruza bat buruaren eta kaskoaren artean, eta biratu egiten du kolpea hartuz gero.