LEM kaskoen marka bat da, 1972an sortua Reggio Emilian (Italia). Urte eta urteetan eraikitako ondare hori da, agian, garrantzitsuena, eta horixe azaleratu zen LEMen kaskoen sorta berria diseinatzeko orduan.
Dhemenek kasko historiko baten moldea berreskuratu zuen, belaunaldi gazteena, hiritarrena eta globalena hunkitzeko helburu argiarekin. Eguneratu egin zuen, aldaketa asko baina sotilak eginez, gaur egungo mugikortasun premietara egokitzeko. Modaren munduko hainbat markarekin lankidetza estrategia ere ezarri zuen, eta horrek diskurtso propio bat sortu zuen. Segurtasun elementu hutsa moda osagarri bihurtu zen, horrek dakarren guztiarekin.
Agatha Ruiz de La Prada, Massimo Dutti, Pull & Bear, Loreak Mendian edota Diesel bezalako markek irudikatu dituzte beraien kolekzioak LEMen Roger kaskoetan. Estilo eta segurtasun kontzeptuen ikuspegi berri bat zabalduz.