Lazpiurrek bere bezeroen premiekin batera eboluzionatu nahi du, eta horregatik erronka eder bati heldu dio: diseinuaren bidez bere antolaketa aldatzea.
Dhemenek marka estrategia berri bat garatu zuen Lazpiurrentzat. “Accurate Works” promesan laburbiltzen da, eta hainbat ondorio ditu: produktu sorta berriak eta egoitza eta ekoizpenerako instalazio berriak
Lazpiurrek zehaztasun handiko makineria eta mekanizatu konponbideak eskaintzen ditu hainbat sektoretarako. Espezializazio eta ezagutza handia dute guztiek.
Bi negozio lerro ezberdin eta independente ditu Lazpiurrek: makineria eta mekanizatua. Proiektuaren erronka nagusia izan da biak marka diskurtso bakarrean bateratzea, eta bi aldeentzako ukigarri eta baliagarri egitea. Horixe izan da, produktu sorta berriaz gain, aldaketa nabarmenena Lazpiur berria egiteko bidean.
Markaren balioak produktuan txertatzea giltzarria izan da txertatze elektronikoko Insert H1 eta H2 makinen irudi nortasuna definitzeko orduan.
Orain egitura berri baten gainean eraikita daude eta integratuta dituzte ezin hobeto funtzionatzeko elementu guztiak. Erabiltzaileak une oro eskura ditu, bai makinaren barnealdea, bai kalitatearen kontrola eta hari buruzko informazioa ere.
Horretarako bi aldagai konbinatu dira: alde batetik, gardentasun kontrolatuak eta ondo definituak; bestetik, argiztapen eta koloreen tratamenduari buruzko lan oso sakona. Prototipoz prototipo aldaketak ontzat jo dira, eta lortu da emaitzak hasierako proiektuaren baldintzak betetzea.