Umeentzako jostailuak egiten ditu Dëna Toysek. Bere estrategiaren oinarria da helburu anitzeko jostailuak, adin askotarakoak, dibertigarriak eta sormenezkoak egitea.
Dhemenek eta Dënak jostailu bat garatu dute. Umearen garapen motorra, kognitiboa, emozionala, soziala eta zentzumenena garatzea izan dira abiapuntu eta helburu. Adin guztietako umeek erabil dezakete egindako jostailua. Hozka egiteko, jostailu gisa, margotzeko molde gisa, janaria prestatzeko… erabil daiteke. Umeen hazkunderako eta hedapenerako aukera mugagabeak eskaintzen ditu.
Nabarmentzekoa da Car jostailuak izan duen berehalako arrakasta. MoMA Arte Modernoko Museoak aukeratu egin du eta salgai jarri New Yorkeko museoaren dendan.
Jostailua eskuragarri dago Dënaren Interneteko dendan eta New Yorkeko MoMA Design Storeren dendan.