Dhemenek ondo ezagutzen du itsasketa mundua. Castrok 50 urte baino gehiago daramatza itsasketarako ekipamendua egiten.
Dhemeneko eta Castroko diseinu taldeentzat erronka izan zen ontzien defentsa klasikoa birdiseinatzea, funtzionaltasuna eta karga estetikoa abiapuntutzat hartuta.
Dhemenek marra garbiko defentsa bat proposatu zuen, materiala eta babes azalera ahalik eta gehien aprobetxatzeko asmoz. Horrek handitu egiten du ukitze azalaren esposizioa, eta, era berean, soken eremua garbia da eta iristeko erraza erabiltzailearentzat.
Castroren NFD Serieak ontziak babesteko modu modernoa, garbia eta eraginkorra proposatzen du. Osagai estetikoa hain da minimalista eta hainbeste zaindu da, ezen defentsa erabiltzen duen ontzi bakoitzarentzat propio diseinatua dirudi.